cabecera_1

LEGE-OHARRA

INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.

Ekitaldien antolaketa eta publizitate zerbitzuak

  • Titularra: INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.
  • Helbidea: Kale Nagusia 81- 6, 4. departamentua, 48011 Bilbo (Bizkaia)
  • E-MAIL helbidea: innevento@innevento.com
  • Harremanetarako telefonoa: 944355140
  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: A95315222

Jabetza intelektualarekin lotutako eskubideak

1.- www.innevento.com web guneak dituen eduki guztien jabea (datu-baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne) INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A. da. Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez. Edukiak jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz nazioko arauek babesten dituzte, bereziki, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuak Jabetza Intelektualaren Legeari buruz onesten duen Testu Bateratuak. Erabiltzaileek www.innevento.com web gunearen edukiak aipatutako Legea, morala, ohitura onak eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute.

Erabiltzaileak ez du INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.ren edota hirugarrenen jabetza intelektuala edo industria-jabetzaren eskubideen kontrako jokabiderik burutuko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo hirugarrenen irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori legez kontrakoa edo moraltasunaren aurkakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A. bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean (judiziala edo judizioz kanpokoa).

2.- www.innevento.com web gunearen markak, errotuluak, ikur bereizleak edo logotipoen jabetza INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.rena da eta behar den eran erregistratuta daude. Web gunea egoki erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.

3.- Testu, datu eta marrazki grafikoen jabetza INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.rena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erroproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testuak, datuak eta marrazki grafikoak eskuragarri edukitzeak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea erabiltzailearen alde utzi denik, www.innevento.com web gunearen legezko erabileraz kanpo betiere.

Adierazpenak

1.- INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.k adierazten du web gune honek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera ahalbidetzeko. Hala ere, INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO, S.A.k ez du bere gain hartzen erabiltzailearen sistema informatikoetan sor daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.

2.- www.innevento.com web gunean eduki ez zehatzak, ez-esate esanguratsuak, informazio zehaztugabeak edota akatsak egon daitezke. INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A. k ez du bermatzen, inolaz ere, bere web gunean jasotzen diren datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.innevento.com web gunera sartzen den erabiltzaileak edozein erantzukizunetik kanpo uzten du INNEVENTO COMUNICAIÓN EN VIVO, S.A. fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo web gune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.

Pribatutasun politika

Erabiltzaileak badaki web gunen honen zerbitzuak erabiltzeak IP helbidea gordetzea dakarrela estatistika arrazoiengatik. Informazio hori web gunearen administratzaileek soilik erabili ahal izango dute. Halaber, informazio hori hirugarren bati ez emateko konpromisoa hartzen du INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.k.

Era berean, web gune honetan datu pertsonalak biltzeko inprimaki ezberdinak sartu dira. Horrela, horien bidez jasotako datu pertsonalak INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.ren ardurapeko fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Agentzian inskribatuta daude eta haien xedea, aurreikusitako lagapenak eta bestelako baldintzak datu pertsonalak biltzeko unean jakinaraziko dira.
Datu pertsonal guztiak behar diren segurtasun neurriekin gordeko dira, isilpekotasuna zainduz, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak eta lotutako araudiak ezartzen dutenarekin bat etorriz.

Era berean, kaltetuak eskubidea dauka bere datuetara sartzeko, horiek aldatu eta ezeztatzeko eta horiei aurre egiteko. Horretarako, idazki bat bidali beharko du honako helbide honetara:INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.; fitxategiaren arduraduna. Helbidea: Kale Nagusia 81 6º 4. departamentua, 48011 Bilbo (Bizkaia).

www.innevento.com web guneak ez du cookierik erabiltzen ezta erabiltzaileak identifikatzea edota haien nabigazioari buruzko datuak ezagutzea ahalbidetzen duten bestelako baliabide teknikorik ere.

Erantzukizuna mugatzea

1.- INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.k ez du inolako bermerik eskaintzen www.innevento.com web gunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean, INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A. ez da www.innevento.com web gunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.

2.- INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.k ez du inongo erantzukizunik hartzen www.innevento.com web gunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioaren zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.

Hiperesteka bidezko loturak

Ezingo da beste web gune batetik inolako loturarik ezarri www.innevento.com atarira INNEVENTO COMUNICACIÓN EN VIVO S.A.k berariazko baimenik eman ez badu aldez aurretik.


Oharra Bikaina: Triatlon de Castro 2015

Ezeztapen politika: 50% itzulten dugu Uztailaren 17ra

INNEVENTO SPORTS: Datu Fiskalak

Zerga-izena: CLUB DEPORTIVO INNEVENTO SPORTS

NIF: ES G95746848

Zerga-egoitza: Gran Vía 81 6 Dpto 4, 48011 BILBAO (Bizkaia)